HH5 17-18

jueves, 23 de febrero de 2017

BIZIMODUA TXINAN

BIDAIAN... TXINARA


ZENBAT GAUZA IKASI DITUGUN!

TXINA MUNDUKO HIRUGARREN HERRIALDE HANDIENA DA. 

BEIJING DU HIRIBURUA.




HARRESI HANDIA da munduko eraikuntza lan luzeena. Beste herri batzuen erasoetatik babesten zituen.


Beijingen HIRI DEBEKATUA dago, antzinako enperadoreen egoitza.



TXINA munduko zibilizaziorik antzinakoenetako bat da. 


Txinatar kulturan oso garrantzitsua da adineko pertsonekiko errespetua.

Udaberriko jaia da Txinatarren ospakizun garrantzitsuena. Ongietorria ematen zaio urte berriari. HERENSUGEAREN DANTZA egiten dute.



Jaietan, Txinatarrek apaingarri ikusgarriak jartzen dituzte etxean. FAROLTXOEN JAIA hainbat formatako eta koloretako milaka faroltxok argitzen dituzte kaleak. Faroltxoetan asmakizunak daude  idatzita, eta horiek asmatu nahian aritzen da jendea. 


Txinatar idazkerak ez dauka gurearen antzik. Txinatarrek balio handia ematen diote kaligrafiaren arteari. Haurrek eskolan lantzen dute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario