HH5 17-18

lunes, 4 de diciembre de 2017

EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!



Badakigu euskarak 365 egun dituela, 

baina ostirala, egun berezia izan zen gure ikastetxean. 

Euskararen Eguna ospatu genuen!! 



Gure hizkuntza maitatzen dugulako eta bizirik mantendu nahi dugulako,

hainbat ekintza ezberdin egin genituen. 



Zein ondo pasa genuen!!

viernes, 24 de noviembre de 2017

HAURREN ESKUBIDEAK

NAZIO BATUEN BATZARRAN 1959ko AZAROAREN 20an  ONTZAK EMAN ZITUEN

HAURREN ESKUBIDEAK

0 ETA 18 URTE BITARTEKO HAUR GUZTIOK, BABESTEN GAITUEN NAZIOARTEKO LEGE BAT DUGU. HAUR GUZTIOK ESKUBIDE BERBERAK DITUGU.

HORREK ESAN NAHI DU, GOBERNUEK,FAMILIEK ETA INGURATZEN GAITUZTEN GUZTIEK BABESTU EGIN
BEHAR GAITUZTELA, ETA TRATU ONA EMAN BEHAR DIGUTELA. 

HAUR GUZTIAK GARA GARRANTZITSUAK!

ESKOLAN LAGUN BEREZI BATZUK DITUGU:


AMANIX AMODIOA ETA BESARKADAK EMATEN DITU. AMODIOAREKIN ARAZOAK KONPONTZEN DIRELA IRAKATSI DIGU.


BABEL HIZKUNTZ ASKO HITZ EGITEN DITU, ARAZOAK HITZ EGITEN KONPONTZEN DIRELA IRAKATSI DIGU.

http://www.derechosdelainfancia.es

HURRENGOARGAZKIETAN GURE “Eskubideen zaindariak” MARRAZTU DITUZTE.  BAI POLITAK EGIN DITUZTELA!!:




HAUR GUZTIAK GARA GARRANTZITSUAK!!!!!!

HAUR GUZTIOK IZEN BAT DUGU , ETA HORI ESKUBIDE BAT DA!


ONDO BIZITZEKO ESKUBIDEA DUGU, BELDURRIK GABE, MAITE DITUGUN ETA MAITE GAITUZTEN PERTSONEKIN; ETA MAITE DITUGUNAK ERRESPETATZEKO BETEBEHARRA DUGU.       
  


PERTSONA GUZTIEK TRATU ONA EMAN DIEZAGUTEN ETA INORK KALTERIK EGIN EZ DIEZAGUN ESKUBIDEA DUGU



GAIXORIK GAUDENEAN LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA DUGU.


  ESKOLARA JOATEKO ETA IKASTEKO ESKUBIDEA DUGU.







KILO KANPAINAKO ARGAZKIAK DIRA, 

MILA ESKER  PARTE HARTZEAGATIK!!


LOREZ BETETAKO ETA ZABORRIK GABEKO BASO ETA ZELAIETAN IBILTZEKO ESKUBIDEA DUGU.ITSASO ETA IBAI GARBIETAN
BAINATZEKO, AIRE GARBIA ARNASTEKO, ETA UR EDANGARRIA EDATEKO ESKUBIDEA DUGU.



domingo, 12 de noviembre de 2017

ANTZINAKO EGIPTO


Nilo ibaiaren ertzean garatu zituzten egiptoarrek beren bizimodua eta kultura.


Piramide handiek, hieroglifoek, momiek... gauza asko irakatsi dizkigute!!

Egiptoarren bizi iturria zen Nilo ibaia. Haren ondoan eraiki zituzten tenpluak eta hazi ziren hiriak.




Egiptoarrek erabiltzen zituzten txalupei FALUA esaten zaie.

FARAOIAK Egiptoko erregeak ziren. Botere handia eta ondasun asko zeuzkaten, baina baita ere: herri defendatzea, legea defendatzea eta armada zuzentzea.





ESKRIBAK gertatutako guztia idazten zuten, asko ikasten zuten lan hori izateko. Hieroglifoen bidez idazten zuten egiptoarrek. 700 hieroglifotik gora zituzten!























 PIRAMIDEAK oso eraikuntza lan altuak eta handiak dira. Faraoiak hobiratzeko eraiki zituten. 






 TENPLU asko eraiki zituzten egiptoarrek. Hantxe eskatzen zizkieten mesedeak jainkoei. 















Ganbera sekretuak piramideen barruan daude, ongi ezkutatuta. Hantxe hobiratzen zituzten faraoiak, beren altxor guztiekin. Lurrindu eta ehunez lotzen ziren faraoien gorpuak. MOMIA bihurtzen zituzten.
















https://vimeo.com/79039145