martes, 29 de noviembre de 2016

TUTTI FRUTTI EGUNA

“Ez daukazu zeure mundua egun bakar batean aldatu beharrik. Bi mila kilometroko bidaia lehen urrats batekin hasten da. Pixkanaka egiten gara handiak. Eguneroko urrats txikiek emaitza harrigarrietara eramaten gaituzte denborarekin” 
Robin Sharma

Elikadura osasuntsua bultzatzeko, asteartero fruta jaten dugu hamaiketakoa egiteko.


Hamaiketako osasungarria egitea eta ikasleen artean fruta jateko ohitura zabaltzea da asmoa.


Askotariko frutak daudela eta oso gozoak direla ikustaraztea eta fruta jaten erakustea dira helburuak. 


Hori dela eta, gaur, jolastokira joan aurretik... 


...tuttti frutti eguna ospatu dugu. 


Fruta desberdin ugari dastatu ditugu!


Ummmmm..Zein gozooooa!


Frutak eta barazkiak jatea oso ona da. Medikuek diote egunero bost fruta edo bost barazki anoa jatea komenigarria dela. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario