HH5 17-18

domingo, 30 de octubre de 2016

BIDAIAN... IPAR POLORA

ARTIKOA

Ipar Poloa inguratzen duen lur eta itsaso eskualdea da Artikoa. Gure planetako lekurik hotzenetako bat da. Artikoko lurra elurrez estalita dago ia beti, eta oso landare gutxi daude.

Neguan, kostaldeko itsasoa izoztu egiten da.

Oso zaila da Artikoan bizitzea. Hotz handiari aurre egiteko gai diren animalia batzuk bakarrik bizi dira han.

INUITAK

Ehunka urtean Artikoan bizi den herri multzo bat dira Inuitak. Larru lodiak janzten dituzte hotzetik babesteko. Ez zaie gustatzen eskimal deitzerik. Nahiago dute Inuit hitza. Inuit hitzak pertsonak esan nahi du beren hizkuntzan.



Oso trebeak dira ehizan eta arrantzan. Bizirik irauteko behar duten guztia egiten ikasi zuten aspaldi: arratzan egiteko zulo bat egiten dute izotzetan, inukshuk giza itxura duten harrizko irudiak eraikitzen dituzte bideak adierazteko... 




Lau urteko gelan asko ikasi dugu Inuitei buruz: Ipar Poloan bizi diren animaliak ikasi ditugu, marraztu ditugu, animalien izenak idazten ikasi dugu, inukshuak egin ditugu, inuitak egin ditugu eta gure argazkia jarri dugu... 



                             INUITAK GARA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario