HH5 17-18

lunes, 5 de diciembre de 2016

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

 
Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko eguna izan zen.

 
 
Maristas San Miguel Ikastetxeak hainbat jarduera antolatu ditu, neska-mutil gazteenek ikus dezaten gure hizkuntza zaharra bizi-bizi dagoela gaur egun ere.



Lau urteko gelan txantxangorria margotu dugu.


Txantxangorriaren lepokoa jarri eta gure sudurra gorriz margotu dugu... 

EUSKARAZ bizi, ikasi, abestu, jolastu, gozatu... nahi dugu!






"Euskaraz bizi nahi dut" kantarekin dantzatu dugu.

Resultado de imagen de EUSKARAZ BIZI

martes, 29 de noviembre de 2016

TUTTI FRUTTI EGUNA

“Ez daukazu zeure mundua egun bakar batean aldatu beharrik. Bi mila kilometroko bidaia lehen urrats batekin hasten da. Pixkanaka egiten gara handiak. Eguneroko urrats txikiek emaitza harrigarrietara eramaten gaituzte denborarekin” 
Robin Sharma

Elikadura osasuntsua bultzatzeko, asteartero fruta jaten dugu hamaiketakoa egiteko.


Hamaiketako osasungarria egitea eta ikasleen artean fruta jateko ohitura zabaltzea da asmoa.


Askotariko frutak daudela eta oso gozoak direla ikustaraztea eta fruta jaten erakustea dira helburuak. 


Hori dela eta, gaur, jolastokira joan aurretik... 


...tuttti frutti eguna ospatu dugu. 


Fruta desberdin ugari dastatu ditugu!


Ummmmm..Zein gozooooa!


Frutak eta barazkiak jatea oso ona da. Medikuek diote egunero bost fruta edo bost barazki anoa jatea komenigarria dela. 

lunes, 21 de noviembre de 2016

Umeen Eskubideen Astea

Azaroaren 14tik 18ra Umeen Eskubideen Astea ospatu genuen...


...Hori dela eta, umeen eskubideen superheroiak eskolara heldu ziren!



 Ubuntu, Sonitron, Amanix eta bere lagunekin elkar zaintzea zein garrantzitsua den ikasi genuen. 

Ostiralean, patioan ospakizun berezia antolatu genuen...





Dantza egin genuen!










Guztion artean apaindutako kartoizko kutxekin zubi bat eraiki genuen, komunikazioa arazoak konpontzeko bidea dela erakusteko.